GOMENDATU

Gure web orria gomendatu nahi duzu? Sakatu hemen

Iradokizunik bidali nahi diguzu?
Sakatu hemen

Gogoko orriei gehitu
 
  Hasiera | Parte-hartzaileak EUSKERA

Parte-hartzaileak


Sarea Arabako Nekazal Inguruko Emakumeen legez eraturiko Elkarteek osatuta dago. Ondorengoak ere SAREKO kide izan daitezke

Formalki eratuta ez dauden emakume taldeak, bai eta bertan izan nahi duten nekazal

inguruko mota ezberdinetako elkarteak ere.

Parte izan nahi duten Arabako Nekazal Inguruko Udalak ere, betiere, emakumeentzako aukera berdintasunerako programak garatzen badituzte.

Bestelako erakunde publiko zein pribatu, baldin eta emakumeentzako aukera berdintasunerako programak garatzen badituzte.

SAREAREN estatutuetan Elkarteen parte hartzeko era azaltzen da:

SAREAN izan nahi duen Elkarte bakoitzak ordezkari bat edo bi izendatuko ditu SAREAN parte hartzeko. Estatutuen arabera, Elkarte bakoitzeko ordezkari bat Asanblada Orokorrera joango da; urtean behin egingo da eta buruturiko jardueren programa eta hurrengo urterako aurreikusi egin dena onesteko izango da. Halaber, Asanbladan Zuzendaritza Batzordeko kide izango direnak hautatuko dira demokratikoki.

Hortaz, gutxieneko parte hartzea urtean behin izango da, nahiz eta SAREAK duen asanblada bidezko funtzionamenduaz oso harro gauden, hau da, hilero bilera baterako deialdia egin ohi da eta kide garen elkarte guztiok izaten gara bertan, jorratu beharreko gai ezberdinak eztabaidatzen dira eta erabakiak hartzen dira adostasunez.

Lan-batzordeak ezarri dira, jorratzen ari garen gai ezberdinak, elkarte partehartzaileen eta SAREAren beharren arabera, lantze aldera.

Halaber, SAREAko kide egiteko 30 euroko kuota jartzea ere erabaki da, eta urterokoa, berriz, 6 eurokoa.

   
  GORA
 
www.mujeresruralesalavesas.org